Mecalbe Eibar Eskubaloiak Egia hartuko du bihar arratsaldez Ipuruan

Mecalbe Eibar Eskubaloiak Egia hartuko du bihar arratsaldez Ipuruan
2023/03/03 eta kitto!
18:30ean hasiko den norgehiagokan Egia Teila Fabrika izango dute bisitari Fernando Fernandezen mutilek sailkapenean dauden bosgarren postuari heltzeko bidean. Talde donostiarra atzerago dago, hamaikagarren postuan, baina azken emaitzeko gorantzako bidea kokatu die. Gipuzkoako hiriburuan jokatutako lehen itzuliko partiduan eibartarrak ondo nagusitu ziren, zazpi goleko aldeaz. Mikel Royo eta Julen Echavarri dira Egiaren goleatzaile nagusiak, baina eurak baino gol gehiago lortu ditu denboraldi honetan Mecalbeko Mikel Zuloagak, 159 hain zuzen.