Mecalbe Eibar Eskubaloiak mailari eutsi zion Ipuruan Lagunak-ekin 16na berdindu eta gero
Gol bakoitzak pisu berezia hartu zuen tarte horretako 30 minutuetan eta, partidua amaierara gerturatzen zen neurrian, urduritasunak toki handiagoa hartzen joan zen jokalarien artea. Azken minutuan, gainera, Lagunak-ekoek gola sartzeko aukera ere izan zuten, baina eibartarrek ondo defenditutako azken jokaldiak Zilarrezko Ohorezko Mailari eustea ekarri zion Andoni Perezek zuzentzen duen taldeari.
Ane Montiel izan zen oraingoan eibartarren aldeko goleatzaile nagusia. Berarekin batera, Itsaso de Diego, Malen Aja, Nahia Benitez, Maitane Velasco, Amaia Oyarzabal, Nahia de Castro, Maialen Insausti, Irune de Castro, Karmele Hurtado, Lucia Gutierrez, Lucia Zubizarreta, Irati San Martin, Garazi Kortabarria, Ane Treviño eta Jone Aldaik osatutako taldeak ondo merezitako saria jaso du azkenean.
Zaletuek ere esanahi handia izan zuten Ipuruako azken partidu horretan, denbora guztian animatzen jardun zutelako, Lagunak-eko Nafarroatik etorritako zaletuek bezala.