Mek Eibar-ek berdindu egin zuen Ereintzaren kantxan
35 gol sartu zituen talde bakoitzak
2024/04/08
12:41
eta kitto!
Aurreko zapatuan Errenterian jokatutako 1. Nazional Mailako partiduan, Ereintzak eta Mek Eibar Eskubaloiak 35na berdindu zuten. Eibartarrak markagailuan aurretik egon ziren partiduaren zati nagusienean, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan ziren. Hori bai, bikain jardun zuten atearen aurrean, defentsarengatik nabarmentzen den taldeari 35 gol sartzeko gai izan zirelako.
Mek-en aldetik azpimarratzekoa da Alex Puentek egindako lana, 12 gol sartu baitzituen guztira (eta bat bera ere ez penalti puntutik). Bere ekarpena funtsezkoa izan zen bere taldeari markagailuan eusteko eta azken berdinketa ziurtatzeko.