Mek Eibar-ek bigarreneaan ere ezin izan zuen Leizaranekin

Eibartarrek 23-21 galdu zuten Andoainen
Mek Eibar-ek bigarreneaan ere ezin izan zuen Leizaranekin
2024/05/20 11:23
eta kitto!

Gipuzkoa Kopako bigarren partiduan ere Mek Eibar Eskubaloiak galdu egin zuen Andoaingo Leizaranekin, gutxigatik izan bazen ere (23-21). Partidu hasieran Lucia Gutierrezek atepean egindako lan bikainak eta partiduan zehar defentsan Eibarko taldeak erakutsitako kemenak ez zuen jarraipenik izan taldeak erasoan izandako jokoarekin; gol gutxi jasotzea ondo dago, baina aurkarien atea aurrean gehiago asmatu behar da neurketak irabazteko. Dena dela, Kopa torneoak ez du atseden hartzeko denborarik lagatzen, eta datorren asteburuan Egiaren aurka jokatu beharko ditu finalerdiak Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak, egoerari buelta emateko itxaropenarekin.