Mek Eibar-ek Kopako final-laurdenetako itzulerako partidua izango du bihar
Leizaran eta Mek Eibar Eskubaloiaren arteko emakumezkoen Gipuzkoa Kopako final-laurdenetako itzulerako partidua emozioz beteriko norgehiagoka izango da. Zapatuan 17:00etan Andoaingo partiduan eibartarrek badakite kantxara askoz kontzentratuago irten behar dutela. Leizaran etengabeko intentsitatearekin jokatzen duen taldea da; beraz, Mek erne egon beharko da hasieratik. Alderdi taktikoari dagokionez, Mek taldeak bere mugikortasuna hobetu behar du erasoan, baloia azkarrago mugitzea bilatuz aurkariaren defentsa desorekatzeko. Gainera, sei metrotik egindako jaurtiketen eraginkortasuna handitzea erabakigarria izango da gol aukerak aprobetxatu ahal izateko. Defentsan, Eibarko taldeak denboraldian zehar erakutsi duen intentsitatea berreskuratu behar du, etengabeko presioarekin erasoko ekintzak zaildu eta Leizaranen kontraeraso arriskutsuak saihesteko.
Bestalde, astebururako aurreikusitako egitaraua bertan behera geratuko da, Eibar Eskubaloiak Untzagan planifikatutako txosna barne, aurreikusitako denboraleagatik; neurri horrek astebururako programatutako jarduera guztiei eragingo die.