Mek Eibar Eskubaloia-Beti Onak bihar Ohorezko Zilarrezko Mailako partiduan

Mek Eibar Eskubaloia-Beti Onak bihar Ohorezko Zilarrezko Mailako partiduan
2023/11/10 11:32
eta kitto!
Ipurua kiroldegiak, 18:30etik aurrera, Eibar Eskubaloiko emakumezkoen talde nagusiaren partidua hartuko du. Aurkaria Beti Onak talde nafarra izango da, iaz goiko mailan jokatu zuen taldea, nahiz eta azkenean jaitsi. Horregatik, Naiara Retegi eta Estitxu Rodriguez bezalako jokalariek pisu handia dute talde horretan, esperientzia handia izateaz gain, eta Andoni Perezek prestatzen duen taldeak zorrotz eta ondo jokatu beharko du neurketa aurrera ateratzeko. Ezin dira ahaztu, ezta, Eibarko taldeak izango dituen bajak: Ane Montiel, Maialen Insausti eta Naia de Castro, hain zuzen ere.

Bestalde, 1. Nazional Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiak kanpoan izango du partidua. Hala ere, Fernando Fernandezen taldea faboritoa izango da lehia horretan, BM Barakaldok oraindik ez duelako partidurik irabazi denboraldi honetan. Lasesarreko neurketa domeka eguerdiko 12:30ean hasiko da eta une zehatzetan erabaki aproposenak hartzeak pisu handia izango du azken emaitzan.