Mek Eibar Eskubaloia klubeko bi talde nagusienak irabazi egin zuten azken jardunaldian

Mek Eibar Eskubaloia klubeko bi talde nagusienak irabazi egin zuten azken jardunaldian
2023/10/11 10:21
eta kitto!
Biek ere zapatu arratsaldean jokatu zuten, batek bestearen atzetik, eta zaletuek etxeko bi taldeen garapenekin gozatu ahal izan zuten. Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak 23-17 irabazi zion Errenteriako Ereintza Bitek taldeari, partiduari hasieratik neurria ondo hartu ondoren. Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak orain arte bi partidu irabazi ditu eta beste bi galdu, horrela sailkapenaren erdialdean kokatzeko. 1. Nazional Mailan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldea, bestalde, larriago ibili zen Tarazona gainditzeko; azkenean, dena dela, 30-29 markagailuarekin puntuak etxean geratu ziren. Garaipen horrekin taldea sailkapeneko seigarren postura iritsi da, bost punturekin, Romo liderrarengandik hiru puntura.