Mek Eibar Eskubaloiak 29-27 irabazi zion Ereintzari Ipuruako neurketa borrokatuan

Mek Eibar Eskubaloiak 29-27 irabazi zion Ereintzari Ipuruako neurketa borrokatuan
2023/11/27 10:55
eta kitto!
Eibarko taldeak ondo erantzun zuen zapatuan Ipurua kiroldegian jokatutako norgehiagokan Errenteriako Ereintzak jarri zizkien oztopoei. Aurretik ere espero zenari erantzun zion partiduaren nondik-norakoak eta espero zen bezain borrokatua izan zen lehia. Fernando Fernandezen mutilen garaipenarekin orain eibartarrek lau puntuko aldea kentzen die Ereintzakoei eta, aldi berean, sailkapeneko seigarren postuari eusten diote, Honadarribia bosgarrenarekin berdinduta. Anaitasuna dute puntu bakarrera aurretik eta Zaragoza bira. Aurrea hartu dute, bestalde, Zarautz (partidu guztiak irabazita) eta Romo taldeek. Partiduan ia beti aurretik izan genituen eibartarrak, hori bai, kostata, eta amaierarako zazpi minuturen faltan bost goleko aldeaz iritsi ziren.