Mek Eibar Eskubaloiak aurkari gogorra menperatu zuen Ipuruan

Mek Eibar Eskubaloiak aurkari gogorra menperatu zuen Ipuruan
2024/01/15 11:56
eta kitto!
1. Maila Nazionaleko Mek Eibar Eskubaloiak urteko lehen garaipena lortu zuen (33-31) Romoren aurka, igoera faserako faboritoetako baten aurka. Garaipen horrek, taldeari bi puntu garrantzitsu emateaz gain, konfiantza ematen dio denboraldiko bigarren itzulirako. Partidua hasieratik intentsitate eta abiadura handikoa izan zen. Ezberdintasunezko egoera ugari sortu ziren kanporatzeen ondorioz, guztira 13 eta txartel gorri bat batuz, baina azkenean eibartarrek kontrola mantentzea lortu zuten bigarren zatian zehar, 3-4 goleko abantailari eutsiz. Intentsitate handikoa eta, aldi berean, serioa izan zen Fernando Fernandezen mutilek jokatutako partidua.