Mek Eibar Eskubaloiak Ereintza hartuko du bihar Ipuruan 1. Nazional Mailako partiduan

Mek Eibar Eskubaloiak Ereintza hartuko du bihar Ipuruan 1. Nazional Mailako partiduan
2023/11/24 10:18
eta kitto!
Aurkari zaila izango du Fernando Fernandezen taldeak bihar Errenteriako taldean, denboraldi honetarako plantilan baja asko izatetik aparte asko gaztetu bada ere, aurkariei aurre egiten bikain jakin izan duelako. Errenteriarrek ezustean harrapatu ditu aurkari asko eta horren adibide da Zaragoza bezalako talde gogorra 15 golera mugatu izana partidu amaiera; horrez gain, goiko postuetan dauden Romo eta Hondarribia ere ia gainditzeko gauza izan dira. Horrelako talde bati egin beharko diote aurre armaginek bihar Ipuruan, 18:30etik aurrera. Puntuak, jakina, berebiziko garrantzia dute goiko postuen bila dabiltzan taldeentzat.

Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak atsedena izango du oraingoan. Eta bigarren taldeak Zarautz hartuko du gizonezkoen partiduaren aurretik. Emakumeen indarkeriaren aurkako egunarekin bat eginez, klubak deia egiten die bertara doazenei janzki moreren bat janzteko, elkartasunaren eta gizarte-kontzientziaren seinale.