Mek Eibar Eskubaloiak galdu egin zuen, bai Zilarrezko mailan, baita 1. Maila Nazionalean ere

Zilarrezko Mailako taldeak La Jota (21-35) taldearen aurka galdu zuen zapatuan Ipuruan. Egoera ez zen hobea izan 1. Maila Nazionaleko taldearentzat
Mek Eibar Eskubaloiak galdu egin zuen, bai Zilarrezko mailan, baita 1. Maila Nazionalean ere
2024/03/25 11:13
eta kitto!

Zilarrezko Mailako taldeak La Jota (21-35) taldearen aurka galdu zuen zapatuan Ipuruan. Hasieratik izan zituen zailtasunak Mek Eibar Eskubaloiak bere ohiko erritmoa aurkitzeko. Jaurtiketetan egindako hutsegiteak eta defentsan sendotasunik ez izatea izan ziren bere desabantaila goiztiarraren arrazoi nagusiak markagailuan. Eibartarrek etengabeko ahaleginak egin arren, aurkariaren taldeak partiduaren kontrolari eutsi zion, markagailua iraultzeko aukera gutxi lagata. Porrota kolpe gogorra izan zen, baina taldeak zaleen babesa eskertzen du eta sailkapenean bere postuari eusteko itxaropenari eusten dio, batez ere Ereintzaren porrotarekin jaitsierarekiko hiru puntuko aldea duelako. Andoni Perez entrenatzaileak adierazi du oso harro dagoela gazteen taldeko eta bigarren taldeko jokalariek egindako lanarekin, “lehen taldeari laguntzen ari baitira denboraldi hau ahalik eta ondoen amaitzeko, eta ziur nago denboraldi amaieran mailari eusteko helburua lortuko dutela".

Egoera ez zen hobea izan 1. Maila Nazionaleko taldearentzat, barixakuan Trapagaranen aurka galdu baitzuen (29-23). Hasieratik, Trapagaranek erritmoa ezarri zuen eta 4-0eko abantaila hartu zuen markagailuan. Mek Eibar Eskubaloia markagailuari buelta ematen saiatu zen arren, talde bizkaitarrak nagusi izan zen partiduan zehar, eta bederatzi goleko aldea ere lortu zuen uneren batean. Porrotak Mek sailkapen-taulako erdiko postuan lagatzen du.