Mek Eibar Eskubaloiak Helvetia Anaitasuna liderra hartuko du Ipuruan

Mek Eibar Eskubaloiak Helvetia Anaitasuna liderra hartuko du Ipuruan
2024/02/01 13:28
eta kitto!
Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak aurkari ezin zailagoa izango du zapatu honetan, 18:30ean hasita Ipuruan jokatuko den norgehiagokan. Nafarrek orain arte jokatutako partidu guztietatik, berdindu zutena kenduta, den-denak irabazi dituzte. Horren aurrean, partidu ahal den serioena jokatu beharko du Eibarko taldeak. Defentsari dagokionez, denboraldian zehar Ipuruan erakutsitako indarrari eutsi beharko diote, eta baloi lapurretak eta atearen geldialdiak aprobetxatzea erabakigarria izango da kontraeraso azkarrak eragiteko eta gol errazak lortzeko.