Mek Eibar Eskubaloiak Lleidan jokatuko du Zilarrezko Mailako asteburuko partidua

Mek Eibar Eskubaloiak Lleidan jokatuko du Zilarrezko Mailako asteburuko partidua
2024/01/12 11:25
eta kitto!
Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak Lleida H.C.-ri egingo dio bisita zapatuan, arratsaldeko 18:00etan hasiko den norgehiagokan. Sailkapenean puntu bat aurretik dagoen aurkari zuzena da kataluniarra; hori bai, partidu bat gutxiago jokatu du orain arte. Mek Eibar Eskubaloia taldeak kontuan hartu beharreko indarguneetako bat aurkariaren ezker hegaleko atzelariaren trebetasuna da, 1x1ean egindako joko indartsuagatik nabarmentzen dena. Defentsak oso adi eta koordinatuta egon beharko du bere trebetasun indibidualei aurre egiteko. Gainera, Lleidako taldeko zentralaren ikuspegia erabakigarria izango da, pibotearekin konexio eraginkorra duelako eta jokoaren erritmoa markatzen duelako. Lotura horri eustea funtsezkoa izango da aurkariaren gol aukerak mugatzeko.

Eibartarren erasoari dagokionez, pazientzia izango da gakoa. Taldeak irtenbide onenak bilatu beharko ditu jokaldiak amaitzeko, kontraerasoen tranpan erortzea saihestuz, Lleidako taldearen indarguneetako bat baitira.