Mek Eibar Eskubaloiak Oria Kopa irabazi zuen Elgoibarren
Zilarrezko Mailako taldeak 24-28 irabazi zion Elgoibarri
2024/06/03
12:20
eta kitto!
Andoni Perezek zuzentzen duen Zilarrezko Mailako taldeak 24-28 irabazi zion Elgoibarri bere etxean, modu horretan bigarrenez jarraian irabaziz Gipuzkoako txapelketa. Defentsan zein erasoan ondo eraman zuen partidua Mek Eibarrek, baloia azkar mugituz eta jaurtiketetarako egoera argiak aurkituz. Atsedenaldira gol bakarreko abantailarekin joan ziren Mek-ekoak. Batez ere bigarren zatiaren hasieran handitu zituen aldeak Eibarko taldeak, 7 goletik gorako tartea irekiz. Ondoren zertxobait estutu zuten markagailua elgoibartarrek, azkenean lau golean lagata.