Mek Eibar Eskubaloiko bi taldek dituzte partiduak asteburuan

Emakumezkoen taldeak Egia izango du aurkari eta gizonezkoen bigarren taldeak Zarautz
Mek Eibar Eskubaloiko bi taldek dituzte partiduak asteburuan
2024/05/24 10:33
eta kitto!

Zilarrezko Mailako emakumezkoen taldeak Gipuzkoako Kopako finalerdietako norgehiagokekin jarraitzen du eta oraingoan Donostiara joan beharko da, bertako Egiari aurre egitera. Partidua bihar arratsaldean jokatuko da, 18:00etatik aurrera eta, ikusita donostiarrek partiduei ematen dieten erritmo bizia eta jokoan erakusten duten abiadura, hasieratik egokitu beharko dira horretara eta asmatu horri zelan aurre egin. Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak azken partiduan Leizaranen aurrean erakutsitako errendimenduan gora egin beharko du eta beharrezko kontzentrazioarekin jokatu.

Bestalde, Mek Eibarreko gizonezkoen bigarren taldeak Zarautzen izango du partidua, bihar 16:15etik aurrera.