Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen taldeak Kopa hasiko du zapatuan

Leizaran taldea izango dute aurkari Ipurua kiroldegian
Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen taldeak Kopa hasiko du zapatuan
2024/05/09 13:29
eta kitto!

Etzi Ipurua kiroldegian, Leizaran taldea aurkari dutela, hasiko dute Kopako txapelketaren fasea Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen taldekoek. Neurketa goizeko 11:45ean hasiko da eta bi taldeek abantaila bat ziurtatu nahiko dute lehen faserako.

Mek Eibarko taldeak helburu argiekin ekingo dio Kopari: alde batetik, ligan erronka handia izan duten erasoko jokoa indartzea; eta, bestetik, jubenilei minutuak eskaintzea, horrela laster senior mailara igotzeko aukera izan dezaten. Estrategia hori baliatu nahi izango dute, Kopan aurrera egiteaz gain, taldea indartzeko hurrengo lehiaketei begira.