Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatuko du bihar arratsaldean

Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatuko du bihar arratsaldean
2023/11/03 09:48
eta kitto!
1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak BM Uteko talde zaragozarra hartuko du bihar Ipuruan, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Eibartarrak zortzigarren badira sailkapenean, aragoiarrak 12. postuan daude, bi puntu gutxiagorekin. Horren faborito bihurtzen du Fernando Fernandezen taldea, baina beti komeni da konfidantza larregi ez izatea halako partiduen aurretik. Aste honetan, gainera, taldeak prestaketa berezia egin zuen eguaztenean, Euskal Kopako finalerdian Bidasoaren aurkako partidua jokatu baitzuen Eibarren bertan. Irundarrak gehiago izan ziren azkenean, baina hasierako 15 minutuetan lau goleko aldearekin izan zen Mek Eibar, eta horrek Cuetara Bidasoaren entrenatzailea bi hutsarte eskatzera eraman zuen.

Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak, bestalde, Kantabrian izango du hurrengo jardunaldiko partidua. Castro Urdiales izango du aurkari, gaur egun eibartarren atzetik dagoena sailkapenean, puntu bat gutxiagorekin. Hala ere, kantabriarrek liga ez badute ondo hasi ere (entrenatzailea aldatu behar izan dute), aurreko denboraldian elite mailako bi jokalari izan zituen taldean, eta orain ere Zuazoko lehen taldeko jokalari ohi bat ere badu.