Mek Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek porrotak jaso dituzte asteburuan

Amenabar Zarautzen eta Beti Onaken aurka galdu zuten gizonezkoek eta emakumezkoek, hurrenez hurren
Mek Eibar Eskubaloiko lehen bi taldeek porrotak jaso dituzte asteburuan
2024/02/26 16:00
eta kitto!

Mek Eibar Eskubaloiko taldeek jokatu zituzten neurketak ez ziren nolanahikoak: gizonezkoen 1. Nazional Mailako taldeak 17-31 galdu zuen Amenabar Zarautz liderrarekin Ipuruan, eta emakumezkoen Zilarrezko Mailakoak 27-15 amore eman zeun Iruñean Beti Onak taldearen aurka.

Ipuruan ikusitakoak argi erakutsi zuen zelako maila duen liderra den kostaldeko taldeak, iaz galdutako maila berreskuratzeko asmoz jokatzen diharduen ekipoak erasoan zein defentsan maila bikaina erakutsiz. Eibartarrek nekaezin borrokatu zuten, baina zutoinera egindako jaurtiketek eta huts egindako penaltiek are gehiago zaildu zuten euren lana, jokoaren lehen 40 minutuetan 10 gol besterik ez baitzituzten lortu.

Atarrabian jokatutako partidua, bestalde, zorigaiztokoa izan zen eibartarrentzat, Beti Onak taldearen aldeko 6-1eko partzialak azkar gainditu baitzituen armaginen erresistentzia. Egoerak okerrera egin zuen Karmele Hurtadoren lesioarekin, eibartarrak partidua laga behar izan baitzuen. Atsedenaldira 14-9ko desabantailarekin iritsi eta gero, bigarren zatian Beti Onak taldeak markagailuko abantaila aprobetxatu zuen erosotasunez jokatzeko, pixkanaka bere abantaila handituz. Porrota jaso arren, Mek Eibar Eskubaloia taldeak kontsolamendua aurki dezake Mek Senior B taldeko Elene Iriarteren debut azpimaragarriarekin.