Mek Eibar Eskubaloiko senior mailako gizonezkoen bi taldeek Ipuruan jokatuko dute asteburuan

Mek Eibar Eskubaloiko senior mailako gizonezkoen bi taldeek Ipuruan jokatuko dute asteburuan
2023/10/20 09:16
eta kitto!
1. Maila Nazionalean jokatzen duen lehen taldeak Helvetia Anaitasuna talde indartsua hartuko du zapatuan, 18:45ean hasiko den partiduan, Ipurua kiroldegian. Domeka goizean, bestalde, Lurraldeko Mailan jokatzen duen bigarren taldeak izango du hitzordua, 11:45etik aurrera Urnieta Artolaren bisitari aurre egiteko. Talde horrek orain arte jokatutako hiru partidutik, bakarra irabazi eta beste biak galdu ditu.

Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak, bestalde, gizonezkoek duten aurkari berbera izango du, hau da, Helvetia Anaitasuna, baina euren kasuan etxetik kanpo, bihar jokatuko baitute Iruñean, 16:30ean hasiko den norgehiagokan.