MEK Eibar Eskubaloiko talde nagusiak partidu zaila izango du bihar Tarazonan

MEK Eibar Eskubaloiko talde nagusiak partidu zaila izango du bihar Tarazonan
2024/02/02 11:40
eta kitto!
Urrunetik jarutitzen duten jokalariekin, hegaleko jokalari azkarrekin eta barneko joko sendoarekin, Tarazonakoa erronka handia izango da Fernando Fernandezen mutilentzat. Tarazonako defentsa-blokeak, altuera, sendotasun eta jarrera bizia ezaugarri dituenak, asko zailduko dute Mek Eibar Eskubaloikoek irabaztea. Eibartarrentzat, Ezenarroren hutsunea baja esanguratsua izaten jarraitzen du, baina Tarazonan emaitza positiboa lortzeko, talde bisitariak ahalik eta gehien estutu beharko du bere burua, bai defentsari dagokionez, bai erasoari dagokionez. Partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da.