Mek Eibar Eskubaloikoek denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte bihar

Emakumezkoek eta gizonezkoek bi final jokatuko dituzte
Mek Eibar Eskubaloikoek denboraldiko azken partiduak jokatuko dituzte bihar
2024/05/31 12:17
eta kitto!

Zilarrezko Mailako emakumezkoen taldeak 19:00etan derbia jokatuko du Elgoibarren, Kopako iazko finala errepikatuz, baina oraingoan aldameneko herrian. Aurreko asteburuan lortutako garaipenaren bidetik, eibartarrek partidu bikaina egin eta denboraldia modu ezinhobean amaitu nahi dute.

1. Mailako gizonezkoen taldeak, bestela, Urumea Kopako finala jokatuko du Zumarragan, ordubete lehenago hasita, bertako Urolaren kontra. Behetik gorako denboraldia egin dute eibartarrek, denboraldi amaierarako konfidantza irabaziz.