Mek Eibar eta Zaragozaren artekoa 22nako berdinketarekin amaitu zen

Sailkapenean Anaitasuna da nagusi, 41 punturekin, 39 ditu Zaragozak eta 36 Mek Eibar Eskubaloiak
Mek Eibar eta Zaragozaren artekoa 22nako berdinketarekin amaitu zen
2025/03/06 09:56
eta kitto!

Atzo Ipuruan jokatutako 1. Nazional Mailako partidua garailerik gabe amaitu zen; hori bai etxekoek zein kanpotarrek jokatutako azken 11 partiduak irabazita zituztela. Ibilbide horrek sailkapenean multzoko bigarren eta hirugarren izatera eraman zituzten, eta horrela jarraituko dute atzeratuta zuten partidua berreskuratu ondoren. Neurketa, jakina, serioa izan zen, gol gutxirekin eta oparirik egin gabe. Hala ere, Mek Eibarkoen azken ahaleginak markagailua 19-22tik azken berdinketa horretara eraman zuen.

Orain, guztiek jardunaldi berberak jokatuta, sailkapenean Anaitasuna da nagusi, 41 punturekin, 39 ditu Zaragozak eta 36 Mek Eibar Eskubaloiak.