Mek Eibarko gizonezkoek etxean dute partidua, emakumezkoen Iruñean
Bihar 18:30ean hasiko da Ipurua kiroldegian 1. Nazional Mailako Mek Eibar eta Egia Teila taldeen arteko partidua. Donostiarrek asko hobetu dute azken jardunaldietan, horren lekuko irabazitako azken bi partidutan 40 goletik gora joan direla. Fernando Fernandezen mutilek, bestalde, puntu gosez daude eta zaleen aurrean euren mailarik onena eskainzteko gogoz.
Emakumezkoen Zilarrezko Mailako Ligako azken-aurreko jardunaldian, bestalde, Mek Eibar Eskubaloia taldeak BM Loiolari egingo dio bisita Iruñean. Eibartarrentzat jardunaldi hau erabakigarria da, ez baitaude bakarrik bere emaitzaren menpe, baita Ereintzak lortzen duenaren menpe ere. Berdinketa nahikoa izan liteke Ereintzak bere partidua galdu edo berdinduz gero; Ereintzaren porrotak, aldiz, Mek taldearen salbazioa ziurtatuko luke. Andoni Perezen neskek, bigarren urtez jarraian jarraituko dutela ziurtatzeko asmoz, dena emateko prest daude norgehiagoka erabakigarri horretan, merezitako atsedenaldiaren eta geldialdiko lan neketsuaren ondoren.