Mek Eibarko gizonezkoen bigarren taldeak hurrengo faserako txartela lortu du

Hilaren 26an hasiko da igoera lortzeko ligaxka
Mek Eibarko gizonezkoen bigarren taldeak hurrengo faserako txartela lortu du
2025/04/15 13:09
eta kitto!

Asteburuan jokatutako Lurraldeko 1. Mailako igoera fasean, Mek Eibar Eskubaloiko B taldeak, finalean Donibanerekin galduta ere, hilaren 26an hasiko den ligaxkan jokatuko du, finaleko biek egingo baitute aurrera. Sei taldeen artean jokatuko den ligaxka horretan bakarrik lehenengo sailkatua igoko da, azkena kanpoan geratuko den bitartean. Beste lauren artean play-off bat jokatuko da maiatzaren 24an eta 25ean, eta horko irabazlea izango da mailaz igoko den bigarren taldea.

Lehen Maila Nazionalean jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, berdindu egin zuen Erromoko pista zailean, modu horretan sailkapeneko hirugarren postua ziurtatuz matematikoki.