Mek Eibarko gizonezkoen taldeak Egian irabazi zuen eta emakumezkoenak Ipuruan galdu

Mek Eibarko gizonezkoen taldeak Egian irabazi zuen eta emakumezkoenak Ipuruan galdu
2023/12/05 10:17
eta kitto!
Emakumezkoen Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiak egun kaskarra izan zuen aurreko zapatukoa Ipurua kiroldegian jokatutako partiduan. San Adrianek errazegi irabazi zion Andoni Perezek zuzentzen duen taldeari (13-28), batez ere eibartarrek ez zutelako lortu partiduan sartzen lehen zati guztian. Bigarrenean, aldiz, zeozer makilatzeko gauza izan ziren; baina, hala ere, partidua iraultzetik urruti geratu ziren. Aste honetan eta hurrengoan bi erronka berri izango dituzte Mek Eibarkoek eta horiek ahal den hobekien prestatzea dagokie orain.

Gizonezkoen Lehen Maila Nazionalean, bestalde, Fernando Fernandezen mutilak 23-24 nagusitu ziren Donostian, Egiari bere kantxan irabazita. Hala ere, espero zen baino estuagoa izan zen lortutako garaipena, donostiarrak sailkapeneko zuloan dauden taldeetako bat delako. Gainera, Alberto Mek Eibarko atezaina heroi ere bihurtu zuten partiduko azken jokaldian penaltia geratu baitzion Asier Garmendia Egiako jokalariari; penalti hori sakean egindako sabotaiak ekarri zuen zigorra izan zen, azken 30 segundoetan gertatu zelako. Zorionez, eibartarrek jakin izan zuten arazoari aurre egiten.