Mek Eibarko lehen talde biek Ipuruan jokatuko dute bihar arratsaldez

Mek Eibarko lehen talde biek Ipuruan jokatuko dute bihar arratsaldez
2023/10/06 11:18
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldea izango da lehena kantxaratzen, 16:45ean, Ereintza Bitek aurkari duela. Sailkapenean atzetik dute Errenteriako taldea eta aukera polita izan daiteke bi puntuak eskuratzeko. Azken jardunaldian  Andoni Perezen taldeak 23-18 galdu zuen Ermuan sailkapeneko goiko aldean dagoen Lauko Ermuko Errotabarri taldearekin. Partidu horretan Lucia Zubizarreta izan zen goleatzaile nagusiena, lau golekin, eta hiru sartu zituzten Naia de Castrok eta Irati San Martinek.

Neurketa horren ondoren, 1. Nazional Mailan jokatzen duen gizonezkoen taldearen txanda izango da. 18:45ean abiatuko den norgehiagokan eibartarrek Tarazona izango dute aurkari, hori ere eibartarren atzetik dagoena sailkapenean eta, beraz, Fernando Fernandezen mutilentzat aukera polita izan daitekeena bi puntuak eskuratzeko. Azken jardunaldian eibartarrek 29na berdindu zuten Il Capo Hondarribia Bidasoarekin, Hondartzako kiroldegian jokatutako partiduan. Alex Puente, bost golekin, eta Andoni Yarza, laurekin, izan ziren goleatzaile nagusienak.