Mek Eibarko senior mailako bigarren taldeak garaile izan ziren azken asteburuan

Emakumezkoen taldeak 30-25 garaitu zuen Basauri eta gizonezkoenak 31-33 irabazi zion Zarautzi
Mek Eibarko senior mailako bigarren taldeak garaile izan ziren azken asteburuan
2024/03/18 16:00
eta kitto!

Euskal Ligan jokatzen duen emakumezkoen bigarren taldeak 30-25 garaitu zuen Basauri, nahiz eta baja askorekin egin izan zioten aurre partiduari, eta Lurraldeko 1. Mailan jokatzen duen gizonezkoen bigarren taldeak jakin izan zuen Zarautzen irabazten (31-33), batez ere lehen zatian egindako lan bikainari esker. Emaitza horiekin aipatutako bi taldeek, euren postuei eustearekin batera, gorago begira jarri dira.

Mek Eibar Eskubaloiko lehenengoko bi taldeei dagokienez, bestalde, 1. Nazional Maila jokatzen duen gizonezkoenak atseden izan zuen bezala, Ohorezko Mailan jokatzen duen emakumezkoenak porrot argia jaso zuen San Adrian taldeari egindako bisitan (30-10). Ahaleginak eginda ere, Andoni Perezen taldea urruti geratu zen aurkariek erakutsitako jokotik eta, azkenean, erraz eman zuten amore. Datu aipagarri gisa, Ane Zuzaeta eta Jone Sotes lehen urteko jubenilen debuta izan zen taldean, taldeak talentu berriak jasotzeko prest dagoela erakusten duena.