Mek Eibarko talde nagusien asteburuak garaipena eta porrota izan ditu
Etxean jokatu behar zuen Zilarrezko Ohorezko mailako emakumezkoen taldeak azkenean, Ipurua kiroldegian izandako matxuraren ondorioz, Elgoibarko IMHn jokatu behar izan zuen SChar Colores Zaragoza multzoko liderraren aurkako partidua. Orain dela bi urte, mailara igo berri, lehen garaipena lortu zuen kantxara bueltatuta ere, oraingoan Andoni Perezen taldeak amore eman behar izan zuen Aragoikoen aurrean. 17-28ko azken emaitzak argi erakusten du bisitarien nagusitasuna. Mek Eibar-ek orain Loyolaren aurka jokatu behar duten hurrengo partiduan jarriko du arreta, lehen itzulia ahalik eta ondoen ixteko helburuarekin.
Gizonezkoen taldeak, bestalde, garaipen sendoa lortu zuen Tarazonan (28-36), hasierako minutuetatik aurrea hartu ondoren. Gari, Axier, Egoitz eta Rubenen baja izan arren, Fernando Fernandezen taldeak gogor ekin zion partiduari eta, zortzi goleko aldea aterata, bikain manejatu zuen abantaila hori. Atsedenaldira lau goleko aldearekin erretiratu ziren, bigarren zatian horri eutsi eta, azkenean, sendotasun fisiko eta taktikoa erakutsiz, berriro handitu zuten aldea eibartarrek. Bigarren zati osoa jokatu zuen B mailako Bernart eta jubenil mailako Unai Valenciano nabarmendu ziren baita partiduan.