Mek-ek 8. postuan amaitu du Liga, zazpigarrenarekin berdinduta

30-23 galdu zuen Uharterekin Nafarroako taldearen kantxan ligako azken jardunaldian
Mek-ek 8. postuan amaitu du Liga, zazpigarrenarekin berdinduta
2024/05/06 10:11
eta kitto!

1. Nazional Mailako eskubaloi taldeak 30-23 galdu zuen Uharterekin Nafarroako taldearen kantxan Ligako azken jardunaldian. Lehen zati borrokatuaren amaieran, eibartarrek bakarrik bi golengatik galtzen bazuten ere, bigarren zatiko 9. minututik aurrera Mek Eibar-ek batez ere erasoan egindako akatsek markagailuan aurkariengatik gero eta urrutiago egotea ekarri zuten. Azkenean Uharte Fernando Fernandezen taldea baino gehiago izan zen.

Horrela, eibartarrek 8. postuan amaitu dute denboraldia, Tarazona zazpigarrenarekin berdinduta.