Mek Eskubaloiko gizonezkoen bigarren taldeak play-offeko finala galdu zuen atzo
Denboraldi bikaina egin du taldeak, baina agur esan dio igotzeko aukerari
2025/04/14
16:04
eta kitto!
Asteburuan jokatutako eskubaloiko probintziako 1. Mailako igoera play-offean, Mek Eibar Eskubaloia B taldeak, finalerdietan Ordiziari irabazi eta gero, finalean Donibanerekin 31-28 galdu zuen. Horraino heldu da, beraz, denboraldi bikaina eginez ligako azken sailkapenean hirugarren sailkatutako taldearen ibilera, Euskal Ligara igotzeko azken fasean parte hartzeko lehian play-offeko lehenengoak bakarrik hartuko duelako parte.