Mek Eskubaloiko gizonezkoen bigarren taldearentzat denboraldiko azken Kopa

Partiduko azken penaltiarekin lortu zuten Urumea Kopa bereganatzea
Mek Eskubaloiko gizonezkoen bigarren taldearentzat denboraldiko azken Kopa
2024/06/03 12:26
eta kitto!

Mikel Casadok zuzentzen duen taldeak, oso jokalari gazteekin, partiduko azken penaltiarekin lortu zuten Urumea Kopa bereganatzea, Zumarragan jokatutako partiduan bertako Urola taldeari 34-35 irabazita.

Ahalegin ikaragarria egin zuten probintziako 1. Mailan jokatzen duen taldekoek garaipena lortzeko eta, horrela, beste txapelketa bat eurenganatu dute, horrela denboraldia ezinhobeto amaitzeko.