Melillako gertakizunen harira adierazpenak egin dituzte Eibarko alderdi politikoek
2022/07/07
10:00
eta kitto!
Ekainaren 25ean 37 lagun hil eta ehundaka zauritu ziren Maroko eta Espainia arteko mugan poliziaren ekintzaren ondorioz. Horren aurrean, Eibarko alderdi politikoek adierazpenak egin dituzte, gertakarien inguruko iritzia emateko.
EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos alderdien ustez Pedro Sanchez Espainiako presidentearen adierazpenak onartezinak izan ziren. “Espainiako eta Marokoko segurtasun-kidegoek egoera ondo konpondu zutela adierazi zuen”, diotenez. Beraz, alderdiek euren “atsekabea eta salaketa irmoa” adierazten dute ekainaren 25ko gertakarien inguruan. Era berean, ikerketa berehalakoa eta independentea egitea; eta hildakoen gorpuak berreskuratzea, identifikatzea eta jatorrizko herrialdeetara aberriratzea eskatzen dute.
Alderdiak kritiko agertu dira Europak eta Espainiako gaur egun migrazioaren eta asiloaren arloan dituzten politikekin, eta legezko bide seguruak ezartzea eskatzen dute. “Gure ustez, Europar Batasunak migrazio-politika koherente eta bateratua ezarri behar du, eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako asilo- eta babes-politika”, diotenez.
PSE-EEren adierazpena
Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hiru alderdiek aurkeztutako adierazpena onartu zuen, baina PSE-EE kontrako botoa eman zuen. Horrela, beste adierazpen bat egin zuen.
Eibarko PSE-EEk bide legal eta seguruen bitartez egiten den migrazioaren alde lan egitea eskatu die Espainiako Gobernuari, Europar Batasunari eta Afrika iparraldeko herrialdeei. Era berean, muga horretan ekintzak egitea lehenestea eskatu die erakundeei, “Europako desberdinena” delako. Eta azkenik, migratzaileen erregulazioan eta inklusioan lan egiten jarraitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.