Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen kabalgata bihar 19:00etan hasiko da

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen kabalgata bihar 19:00etan hasiko da
2024/01/04 11:16
eta kitto!
Urtero bezala, bihar (urtarrilak 5) izango da Erregeen kabalgata. Arratsaldean Nele Dantza Eskolak, Eibarko Balletak, Kaxak, Koak eta Ipurua Gimnasia Erritmiko taldeek erakustaldia egingo dute, Ipurua kiroldegian. Hori amaituta, Untzagatik irtengo da kabalgata, 19:00etan, Eibarko Cielito Musika Bandarekin batera herria zeharkatu eta, berriz ere, Untzagan amaitzeko. Jarraian, udaletxeko patioan umeei harrera egingo diete.