Mendaroko ospitala normaltasunez dabil lanean dagoeneko
Eskerrak eman nahi dizkiete ospitaleko profesional guztiei eta baita pazienteei ere.
2024/06/30
19:27
eta kitto!
Larrialdi-zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, zapatu goizaldean izandako euriteek Mendaroko Ospitaleko larrialdietan eragindako kalteak konpondu ostean.
Osakidetzatik adierazi dutenez, "gaur, goizeko 10:30etik aurrera, zerbitzuan bete-betean lanean aritu dira, eta ohiko jarduera berreskuratu da".
Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak eskerrak eman nahi dizkie Mendaroko ospitaleko profesional guztiei, atzoko egoeran erakutsitako prestasunagatik eta egindako ahaleginagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie pazienteek izan zituzten eragozpenen aurrean izan zuten jarrera onagatik eta eskuzabaltasunagatik.