Mendaroko Ospitaleko langileek bat egin dute gaixorik dauden presoekin

Mendaroko Ospitaleko langileek bat egin dute gaixorik dauden presoekin
2016/10/06 17:46
eta kitto!
Mendaroko Ospitaleko langileek bat egin dute gaixotasun larriren bat duten euskal presoekin eta, gaur ospitalaren atean egin duten elkarretaratzean, SARE-k deituta urriaren 15ean Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin diete herritarrei.
Bestalde, Donostian egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatuko dituzte Eibartik. Autobusak Egogainetik irteengo dira, 15:00etan eta joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du, Deporren edo Beleko tabernan (zerrendak hilak 13an, 21:00etan jasoko dituzte).