Mendaur tontor “klasikoan” izan ziren Deporreko mendizaleak zapatuko irteeran

Mendaur tontor “klasikoan” izan ziren Deporreko mendizaleak zapatuko irteeran
2024/02/06 12:15
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordekoek zapatuan egindako txangoan 47 izan ziren parte hartu zuten mendizaleak. Sei kilometro aldapatxuei aurre egin ondoren heldu ziren gainera eta, handik, bide osoa aldapa behera egin zuten, 17 kilometro osatu arte. Izan ziren ere mendizale batzuk Mendieder tontorreraino igo zirenak, primeran ibiltzeko aukera eskaini zien egun eguzkitsua aprobetxatuz.

Hurrengo ibilbidea sagordotegiko txangoa da: Ataunetik Zaldibiarainoko ibilbidea izango da, 14 kilometrokoa, bidean 827 metroko Arastortz eginez. Irteera hori Deporreko Buzoien multzoetako bigarrena da: Roberto Larreategik eta Amaia Aranak 1978ko otsailaren 26an jarritako buzoia ikusteko aukera izango dute. “Ondo kontserbatuta dagoen buzoia da, bere piramide moduko formarekin”.