Mendebaldeko Sahararako janari-bilketa egingo da urtarrilaren amaiera arte

Mendebaldeko Sahararako janari-bilketa egingo da urtarrilaren amaiera arte
2018/01/15 18:59
eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak, urteroko moduan, Mendebaldeko Saharara bidaltzeko elikagaiak batzeko kanpaina ipini du martxan. Urtarrilaren amaiera arte jasoko dituzte produktuak: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atun eta sardina latak oliotan eta konpresak. Eibarren, BM, El Corte Ingles, Eroski, Isasi okindegia eta Villalban batzen ari dira; Mendaron, Coviran eta Puxikan; eta Elgoibarren, berriz, BM eta Eroskin.

kartela