“Mendi biluzia” Alex Txikonen pelikula-dokumentalaren aurkezpena Coliseo antzokian

“Mendi biluzia” Alex Txikonen pelikula-dokumentalaren aurkezpena Coliseo antzokian
2020/11/11 eta kitto!
Datorren astelehenean, azaroaren 16an aurkeztuko du Alex Txikon alpinista bizkaitarrak “Mendi biluzia”, 2016ko neguan Nanga Parbatera igotzeko espedizioari buruzko pelikula-dokumental berria. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta euskeraz izango da. Sarrerak 3 euro balio du eta Coliseo antzokiko leihatilan, astelehen eta barixakuetan (17:30etik 19:30era) eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eros daiteke edo, bestela, interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez.

https://alextxikon.com/wp-content/uploads/2015/07/alex_full_trailer.mp4