Mendi Jardunaldiak hartuko ditu Deporrek otsaileko eguenetan

Mendi Jardunaldiak hartuko ditu Deporrek otsaileko eguenetan
2014/02/03 00:00
eta kitto!

Klub Deportiboko Mendi Taldeak otsaileko eguenetarako Mendi Jardunaldiak antolatu ditu: hilaren 6an Alex Txikonek alpinismoaz jardungo du Karakorum Negua izenburukoan; 13an, Zigor Arteagak Saihestu edo aurre egin izenburukoan mendiko arriskuen inguruan egingo du berba; 20an, Tito Agotek mendi bizikletaren inguruko tailerra emango du; eta 27an, Oihana Kortazarrek Euskal Herritik Mundura izenburuko saioan mendi lasterketak izango ditu mintzagai. Saio guztiak 19.30etan izango dira, Deporren, eta pintxo-poteoa egongo da.