Mendiko pelikularik onenak emango dituzte gaur eta bihar Coliseoan
2020/03/09
10:34
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboaren Mendi Jardunaldien barruan, Bilbao Mendifilm Jaialdiko hainbat lan eskainiko dituzte Coliseoan, gaur (astelehena 9) eta bihar (martitzena 10), 19:00etan hasita. Sarrerak 5 euro balio du. Gaurko saioan 13 minutuko Nebula eta 100 minutuko Manaslu eskainiko dira. Kanadako Jay Trusler-en lana film labur onena izan zen Bilbon eta Austriako Gerald Salminarenak Ikusleen Saria jaso zuen. Film laburrean Reuben Krabbe argazkilaria grabatuko dute bi urtetan mamitutako plana gauzatzen duen bitartean, “gau garbian eskiatzailea harrapatu nahi duen objektibotik, izarrarteko espazioa atzean duela”. Luzeak Hans Kammerlande historiako alpinista puntakoenetakoaren lorpen eta galera handienak ekarriko dizkigu, “bere buruari galdetzen dion bitartean ea nolatan dagoen bizirik bere lagunik onenak mendian hil direnean”. Kammerlandek Manaslu igo zuen 2017an Stephan Keck lagunarekin eta eskietan osatu zuten jaitsiera, bide berri bat zabalduz.
Bigarren egunean (bihar) Bilboko jaialdian Sari Nagusia jaso zuen Treeline estatubatuarra eta epaimahaiaren saria irabazi zuen 80 minutuko Cholitas espainiarra eskainiko dituzte. Lehenengoak, zuhaitzak ardatz dituela, Columbia Britainiarra, Japonia eta Nevadako basoetatik bidaiatuko du: “Maisulana da, gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko beharra erakusten duen mezuarekin”. Jordan Manleyk zuzentzen duen lanak “geure burua eta inguruan duguna babestu beharra” azpimarratzen du. Jaime Murciegok eta Pablo Ibaburuk zuzendutako Cholitas-en, bestalde, Boliviako bost emakume indigenek egindako espedizioa kontatzen da, Ameriketako mendirik garaiena igotzeko “askatasun eta ahalduntze erakusle gisa”. Gona tradizionalak jantzita eskalatuko dute, “tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bidea erabiliz”.
https://youtu.be/AVrIQoiZO2I