"Mendizaletasuna eta natura" izango da aurtengo Juan San Martin beka deialdiko gaia

"Mendizaletasuna eta natura" izango da aurtengo Juan San Martin beka deialdiko gaia
2023/06/13 13:16
eta kitto!

XVI. Juan San Martin beka deialdia argitaratu du Eibarko Udalak. Aurtengo deialdian landuko den ikerketa esparrua MENDIZALETASUNA ETA NATURA izango da. Beka 9.000 eurokoa da, eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan. Eskaerak egiteko epea 2023ko urriaren 12ra arte egongo da zabalik.

Bekaren helburua da euskarazko ikerketa sutatzea da eta Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzea. Eskaerak  elektronikoki egin beharko dira: www.eibar.eus udal webgunean.



Informazio osoa eta dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.