Menpekotasuna daukaten senideak zaintzen dituztenentzat tailerrak egingo dira urrian eta azaroan

Menpekotasuna daukaten senideak zaintzen dituztenentzat tailerrak egingo dira urrian eta azaroan
2017/09/21 17:13
eta kitto!
Udalak eta Diputazioak elkarlanean antolatuta, menpekotasunen bat daukaten senideak zaintzen dituztenentzako doako ikastaroa eskainiko dute urritik azarora. Sendian programaren barruan egingo den tailerra sei saiokoa izango da eta Portalean emango dute urriaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean eta azaroaren 16an, 15.00etatik 17.00etara.
Matia Fundazioko adituak arduratuko dira klaseekin eta zaintzaileentzat lagungarriak izan daitezkeen gaiak jorratuko dituzte. Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea Pegoran izango da, iraillaren 28ra arte. Behar den moduan beteta aurkeztu beharreko agiria Pegoran eskatu daiteke edo, bestela, Udalaren webgunian (www.eibar.eus) ere dago eskuragarri.