Mercedes Kareaga Bekaren irabazleak lanaren ildo nagusia taxutu du
Lanaren lehenengo zatia Mercedes Kareagaren lehen urteak eta familiak osatuko dute; bigarrenaren ardatza ikasketa-sasoia izango da; hurrengo atala Emakume Abertzale Batzaren sorrera eta Kareagak hainbat lekutan emandako hitzaldiek eta idatziek hartuko dute; laugarren kapitulua gerraren ingurukoa izango da; gero Frankismoaren lehen etapa, Eibarko egoera eta gerraostearen gordintasuna landuko du; seigarren atalean frankismoaren bigarren etapa, Goi Argi Elkartearen sorrera eta Kareagaren ekintzailetza; zazpigarrenean frankismoaren hirugarren etapa; eta azkenik frankismoaren bukaera eta Kareagak bere heriotza arte egin zuen herrilana eta jaso zuen eskertza.
Ego Ibarrak adierazi duenez, “Begoña Etxenagusiak ondo gainditu du lanaren aurreneko langa, ikerketarena, baina, hala ere, lana sakontzearren, prest dago Mercedes Kareagaren inguruko informazioa helarazi nahi dion edonorrekin harremanetan jartzeko”. Orain, 2024eko irailera arte du lana amaitzeko epea.