Merkatu Plazakoek Gabonetako loteak oparituko dizkiete bezeroei
2012/12/11
00:00
eta kitto!
Datozen 3 asteetan, abenduaren 31ra arte Gabonetako kanpaina izango da martxan Merkatu Plazan. Iaz egindakoaren bidetik, bertako postuetan 100 euro gastatzen dituzten bezeroei Gabonetako lotea oparituko diote. Loteak urte sasoi honetan tipikoak diren hainbat produkturekin (turroiak, trufak, bonboiak eta cava) osatuta daude eta bezero bakoitzak otar bakarra jasotzeko aukera izango du. 100 euroko gastura ailegatzeko, bestalde, erosketa ezberdinetako tiketak pilatu daitezke. Iazko kanpainan 1.000 bat lote banatu zituzten.