Merkealdien azokan dago `Euskeraz primeran!´ ekimena

Erosketetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena Errebalen egongo da bihar eta etzi goizean ere
2024/02/28 14:47
eta kitto!

Gaur eman zaio hasiera merkealdien azokari Errebal plazan. Han egon dira ...eta kitto! Euskara Elkarteko langileak, eta bertan izango dira bihar eta etzi ere. Euskeraz primeran! ekimenak erosketetan, bezero eta dendarien arteko elkarrizketetan, euskararen erabilera sustatzea du helburu.

10:30etik 12:30era jarriko du mahaia …eta kitto!-k eta bertara hurbiltzen direnek, euskararekin lotutako dinamika erraz batean parte-hartzearen truke, oparia jasoko dute. Horrez gainera, parte hartu dutenen artean Eibar Merkataritza Gune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko da barixakuan, merkealdien azokan bertan gastatzeko.

Gaur goizeko argazkiekin prestatu dugun BILDUMA hemen daukazu ikusgai.