Mezu ezkutuak izeneko lehiaketa antolatu dute Udalak eta bi euskaltegiek lankidetzan
2022/03/02
22:11
eta kitto!
“Mezu ezkutuak” lehiaketa antolatu du Udalak, Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan. Parte hartzea irekia da eta, horretarako, “barregarria, beldugarria, erreibindikatzailea izan daitekeen mezu laburra idatzi behar da, gehienez ere pare bat lerrokoa (25 hitz inguru), eta bokal guztiak kendu behar zaizkio”.
Mezua (osorik idatzita eta bokalak kenduta) e-posta bidez bidali behar da helbide hauetako batera: euskara@eibar.eus, euskaltegia@eibar.eus edo eibar@aek.eus. Antolatzaileek iragarri dutenez, lehiaketak bigarren partea ere izango du, “eta bigarren parte horretan hala nahi duten herritarrak mezu ezkutuak deszifratzen ahalegindu beharko dira”.
Mezu ezkutua aurkezteko azken eguna martxoaren 20a izango da. Lehiaketan parte hartzeko jarraibideak eta gainerako informazioa www.eibar.eus webgunean daude eskuragarri.