MICE eta Kokein taldeek Ermua Antzokian joko dute gaur gauean
2023/11/03
11:11
eta kitto!
MICE eta Kokein eibartarrek kontzertua emango dute gaur Ermuan, 20:30ean Ermua Antzokian. Miren Narbaizak 2017an sortu zuen MICE proiektua, musikaren bideetan sakontzen eta ikasten jarraitzeko. ‘MICE’ (2017) eta ‘Zilar Printzak’ (2019) argitalpenen ondotik, ‘Lautada’ aurkeztu zuen iaz. Eta Kokein 1999az geroztik ari da musikaren munduan. Kaleratu duen azken lanean, ‘Atomika’, taldea inoiz baino dantzagarriago ageri da. Sarrerak 12 euro balio du.