Migratzaileak miseriazko egoeran izatea salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur 19:00etan

Migratzaileak miseriazko egoeran izatea salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur 19:00etan
2024/01/17 16:34
eta kitto!
Eibarren 49 migratzaile baldintza osasungaitzetan zeuden etxeetan edukitzeagatik eta miseriazko lan baldintzetara kondenatzeagatik gizon bat atxilotu dutela-eta, hori salatzeko kontzentrazioa antolatu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak, gaur 19:00etan, Untzaga plazan. Salatu dutenez, atxilotutako gizonak Eibarko lau pisutan eta etxabe batean pilatuta eduki ditu langileak, diruaren truke eta oso baldintza eskasetan.

kontseilu-etakitto