Miguel de los Toyos: "Gauzak ondo egin ditugula uste dut"
2015/05/24
00:00
eta kitto!
- Nola ikusi duzu kanpaina?
Oso intentsoa eta gertutasun handikua izan da, ondo hartu gaituzte. Hala ere, bizi izan ditudan kanpainen artean hau izan da zikinena, gu kaltetzeko gezurrak eta anonimoak tartean direla.
- Nolako emaitzak espero dituzue?
Gauzak ondo egin ditugula eta jendeak horren arabera jokatuko duela uste dut. Emaitzak edozein izanda ere onartuko ditugu.