Miguel de los Toyos (PSE-EE): "Sozialistek egin beharko diren hitzarmenetarako indarra izatea espero dut"
2015/12/20
16:58
eta kitto!
Goizeko lehen orduan egon gara Miguel de los Toyos alderdi sozialistako ordezkariarekin hauteskundeen inguruko galderak egiteko.
- Nola ikusi duzu kanpaina?
Oraingoan kanpaina berezia izan dela uste dut, komunikabideek pisu handia izan dute, beste batzuetan baino gehiago, badirudi alderdi bik beharrean gaurkoan lauk izango dituztela emaitza garrantzitsuak. Bestela guk betiko moduan kanpaina gertukoa egiten ahalegindu gara, mezu orokorrak helarazten. Rajoiri Pontevedran gertatutakoa alde batera lagata, kanpaina lasaia izan dela uste dut.
- Zelako emaitzak espero dituzu?
Espainia mailan, inkestek diotenez, gehiengo absolutua lortuko duen alderdirik ez dago eta, beraz, agindu ahal izateko hitzarmenak egin beharko dira nahitaez. Gauzak horrela, sozialistek hitzarmen horietarako nahikoa indar izatea espero dut.